4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. 891/2015 kaleratze objektibo indibiduala
Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut: kaleratze objektibo indibidualaren ondoriozko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 0000891/2015 prozesuan epaia eman da 2015eko abenduaren 22an, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.
Eta Makumba Tropical SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2015eko abenduaren 28an.–Justizia Administrazioaren letradua, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.
Iragarkiaren kodea: J1517342