2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Akats zuzenketa Udal bulegoetako 2016ko lan egutegiaren onespenean eta egun baliogabeen deklarazioan
Alkatetzaren abenduaren 21eko 1577/2015 Ebazpenaren bitartez, udal bulegoetako langileen 2016ko lan egutegia onetsi da, eta hortaz, ondoko egun hauek jaiegunak izanen dira eta haietan itxita egonen dira udal bulegoak:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Martxoaren 24a: Ostegun Santua.
–Martxoaren 25a: Ostiral Santua.
–Martxoaren 28a: Pazko biharamuna.
–Ekainaren 29a: San Pedro (herriko festa eguna).
–Uztailaren 25a: Santiago eguna.
–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.
–Irailaren 14a, 15a eta 16a: herriko festak.
–Urriaren 12a: Espainiaren eguna.
–Azaroaren 1a: Omiasaindu.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri.
–Abenduaren 26a: Eguberri bigarrena.
Baliogabeak izanen dira, 2016an epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta arestian aipatutako egunak, udal bulegoetako jaiegunak baitira.
Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, eta gorago aipatutako jaiegunetan, horiek ere kontuan hartu baitira 2016ko lan egutegian, baita 2016ko abenduaren 5ean ere.
Jende hartzeko eta erregistro orokorra irekitzeko ordutegia 9:00etatik 14:30era izanen da.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Altsasun, 2016ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1600237