4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO MERKATARITZAKO 1. EPAITEGIA
Ediktua. Hitzezko judizioa, 132/2015 prozedura
Aditzera ematen da epaitegi honetan 132/2015 hitzezko judizioaren prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
145/2015 epaia. Iruñean, 2015eko irailaren 23an.
Carlos Martins Pires jaunak, Iruñeko eta bere barrutiko Merkataritzako 1. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 132/2015 hitzezko judizioaren autoak aztertu ditu. Auzia Soledad Rivas Neirak sustatu du, inoren laguntzarik gabe, Simon Thomas Callaghan Usanosen aurka, auzi-ihesean baitago, merkataritzako zuzenbidea dela eta (beste gai batzuk).
Epaitza:
Baiesten dut Soledad Rivas Neira andreak, Simon Thomas Callaghan Usanos jaunaren aurka, Istasplanet SI konpainiako administratzaile bakar gisa, jarritako demanda, eta demandatua kondenatzen dut mila zazpiehun eta hirurogeita bat euro eta hamasei zentimo (1.761,16 euro) ordaintzera, are bere ondasun pertsonalen bidez ere, gehi Kode Zibilaren 1108. artikuluko interesak eta Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikuluko interesak, 2014ko abuztuaren 29tik aurrerakoak. Prozesuko kostuak ere ordaindu behar ditu.
Ebazpen honen aurka ezin da errekurtso arruntik aurkeztu zeren, hitzezko judizioan emandako epaia izanda, zenbatekoa ez baita 3.000 eurotik gorakoa. (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 455.1 artikulua, urriaren 10eko 37/2011 Legeak egindako aldaketaren arabera).
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko. Epaile magistratua”.
Eta Simon Thomas Callaghan Usanosi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2015eko abenduaren 21ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Elena Daniel del Valle.
Iragarkiaren kodea: J1517395