168. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

1. eta 2. aldaketak 2016ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2016ko 139. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 19an, aurrekontuan 1/2016 eta 2/2016 aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

1/2016 AA: kreditu berezia

1. kapitulua.–Langileria: 3.680,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 5.000,00 euro.

Finantzaketa: 8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 8.680,00 euro.

2/2016 AA: kreditu berezia

2. kapitulua.–Ondasun arruntak eta zerbitzuak: 6.000,00 euro.

Finantzaketa: 8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 6.000,00 euro.

Buñuelen, 2016ko abuztuaren 9an.–Mankomunitateko burua, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L1609433