2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDIGORRIA
2/2016 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
Aurrekontuko lehen aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2016ko 142. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 22an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
GASTUAK:
9. kapitulua: 83.175,13 euro.
Guztira: 83.175,13 euro.
SARRERAK:
8. kapitulua: 83.175,13 euro.
Guztira: 83.175,13 euro.
Mendigorrian, 2016ko abuztuaren 22an.–Alkatea, Iosu Arbizu Colomo.
Iragarkiaren kodea: L1609770