168. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

Landalurreko eta hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa 2016an

Honen bitartez aditzera ematen zaie Elizagorriko herritarrei, Landalurreko eta Hirilurreko Ondasunen gaineko 2016ko Zerga borondatez ordaintzeko epea 2016ko abuztuaren 24an hasi eta irailaren 23an bukatuko dela.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Elizagorriko Udalaren kontuan ordainduko dira, Nafarroako Rural Kutxan, aipatutako epean.

Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira 2016ko irailaren 23an.

Epe hori iragandakoan, Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, hark premiamendu bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Elizagorrian, 2016ko abuztuaren 24an.–Alkate udalburua, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L1609778