168. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

Jarduera ekonomikoen gaineko 2016ko ekitaldiko zerga

Honen bitartez aditzera ematen zaie Elizagorriko herritarrei, Jarduera Ekonomikoen gaineko 2016ko zerga borondatez ordaintzeko epea 2016ko abuztuaren 15ean hasi eta irailaren 14an bukatuko dela.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Elizagorriko Udalaren kontuetan ordainduko dira, Nafarroako Rural Kutxan, aipatutako epean.

Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira borondatezko epearen azken egunean, 2016ko irailaren 14an.

Epe hori iragandakoan, Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, hark premiamendu bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Elizagorrian, 2016ko abuztuaren 24an.–Alkate udalburua, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L1609777