168. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

2016ko 141. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 21ean, aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

GASTUA:

VI. kapitulua.–Erriberagoieneko garapen turistikorako transferentzia: 3.000,00 euro.

SARRERA:

II. kapitulua.–TB tokiko kanalaren kudeaketa: 3.000,00 euro.

Funesen, 2016ko abuztuaren 11n.–Alkatea, Ignacio Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1609601