2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
Xehetasun azterlana Nafarroa etorbideko 31ra sartzeko arrapalan. Behin betiko onespena
Caparrosoko Udalak, 2016ko abuztuaren 18an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun azterlana Boa ecoarquitectos taldeko Raúl Belloso Luquik eskatua, Caixabank SAren izenean eta hura ordeztuz, Nafarroa etorbideko 31n dagoen bankuko bulegora sartzeko arrapala egiteko, Caparrosoko 10. poligonoko 316. lurzatian.
Hasierako onespena 2016ko 126. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 30ean, eta ez da jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76 eta 81.1 artikuluetan xedatuari jarraikiz.
Caparroson, 2016ko abuztuaren 23an.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.
Iragarkiaren kodea: L1609782