168. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

1.etik 17.era bitarteko aldaketak 2016ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2016ko uztailaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi dira Buñuelgo Udaleko 2016ko aurrekontuan 1.etik 17.era bitarteko aldaketak egiteko espedienteak.

Hasierako onespenaren iragarkia 2016ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 26an, argitaratu ondotik, jendaurrean egoteko epea iragan baita herritarrek edo interesdunek horren gaineko erreklamaziorik aurkeztu gabe, aldaketa horiek behin betiko onetsirik gelditu dira. Hona hemen:

1. aldaketa.–3232-6220001 kontu-saila: “Berokuntza instalazioa berritzea energia kontsumoa hobetzeko Buñuelgo (Nafarroa) Santa Ana ikastetxean”. 42.084,76 euroko kreditu berezia, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kontura finantzatua.

2. aldaketa.–15100-13110 kontu-saila: “Interes sozialeko obretarako langileen kontratazioa”. 19.480,44 euroko kreditu-gehikuntza, “RIS langileen kontratazioa” izeneko 15100-13111 kontu-sailaren kargura finantzatua, kreditu transferentzia bidez: 10.480,44 euro; eta “Administrari funtzionarioen gradua” izeneko 92000-12007 kontu-sailaren kargura finantzatua, kreditu transferentzia bidez: 9.000,00 euro.

3. aldaketa.–2110-16009 kontu-saila, “Montepioa Udalaren kontura”. 8.500,00 euroko kreditu gehikuntza, kreditu transferentziaren bidez “zenbait lan hilerrian” izeneko 16400-6220000 kontu-sailaren kontura finantzatua.

4. aldaketa.–3231-2279902 kontu-saila, “Haurtzaindegiko gastuak”. Kreditu gehikuntza, 13.540,48 eurokoa, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kontura finantzatua.

5. aldaketa.–4220-62100 kontu-saila, “Industrialdeko aparkalekua”. 1.857,02 euroko kreditu berezia, “Igerilekuen mantentze-lanetako zerbitzua” izeneko 34201-22740 kontu-sailaren kargura finantzatua, kreditu transferentzia bidez.

6. aldaketa.–92000-6290001 kontu-saila, “Nafarren ohorezko liburuaren erosketa”. 1.200,00 euroko kreditu berezia, kreditu transferentziaren bidez “Futbol zelaiaren mantentze-lanak” izeneko 34203-2120000 kontu-sailaren kontura finantzatua.

7. aldaketa.–4220-2100000 kontu-saila, “Industrialdearen zaintza eta konponketa”. 5.000,00 euroko kreditu-gehikuntza, “Igerilekuetako lanak” izeneko 34201-6220000 kontu-sailaren kargura finantzatua, kreditu transferentzia bidez.

8. aldaketa.–3331-62200 kontu-saila, “Kultur Etxearen ekipamendua”. Kreditu gehikuntza, 7.500,00 eurokoa, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kontura finantzatua.

9. aldaketa.–34200-6290001 kontu-saila: “Kiroldegiko ekipamendua (makinak eta abar)”. Kreditu gehikuntza, 5.200,00 eurokoa, diruzaintzako gerakinaren kontura finantzatua.

10. aldaketa.–34203-6220001 kontu-saila: “Zenbait inbertsio futbol zelaian”. Kreditu gehikuntza, 14.000,00 eurokoa, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kontura finantzatua.

11. aldaketa.–4140-6270000 kontu-saila: “Txostenak auzirako Nafarroako Gobernua uholdeak”. 4.000,00 euroko kreditu berezia, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kontura finantzatua.

12. aldaketa.–92000-22604 kontu-saila: “Zerbitzu juridikoak, auziak”. Kreditu gehikuntza, 4.000,00 eurokoa, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kontura finantzatua.

13. aldaketa.–4220-22105 kontu-saila, “Industrialdeko olibondoetako olioa”. 2.500,00 euroko kreditu berezia, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kontura finantzatua.

14. aldaketa.–34201-6230000 kontu-saila: “Udal igerilekuetako hondo-garbitzaile automatikoa Chrono 510 AL”. 5.632,55 euroko kreditu berezia, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kontura finantzatua.

15. aldaketa.–3321-6220000 kontu-saila: “Liburutegiko komunak”. Kreditu berezia, 6.500,00 eurokoa, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kontura finantzatua.

16. aldaketa.–92503-6220000 kontu-saila: “Atari berria eta aldapa Eskola Zaharretako patioan”. 4.000,00 euroko kreditu berezia, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kontura finantzatua.

17. aldaketa.–15100-6290002 kontu-saila: “Hesia”. 12.000,00 euroko kreditu berezia, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kontura finantzatua.

Buñuelen, 2016ko abuztuaren 23an.–Jarduneko alkatea, Santiago Chueca Morales.

Iragarkiaren kodea: L1609768