168. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Ezkontza zibilak egiteko zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Hasierako onespena

Berako Udalak, 2016ko uztailaren 14ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ezkontza zibilak egiteko zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Ordenantza hori jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betikoz onetsita geldituko da, eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Beran, 2016ko abuztuaren 23an.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L1609754