1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Epatzeko iragarkia interesdunentzat. Maisu-maistren lehiaketaldian merezimenduen behin betiko balorazioari buruzko uztailaren 4ko 1769/2016 Ebazpenaren kontrako errekurtsoa.
Iragarki honen bidez aditzera ematen da Leire Gutiérrez Monasterio andreak gora jotzeko bi errekurtso jarri dituela: bata, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 4ko 1769/2016 Ebazpenaren aurka, hots, maisu-maistren kidegoan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan, sartzeko hautapen prozeduraren lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zuen ebazpenaren aurka (Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 12ko 400/2016 Ebazpenaren bidez onetsi zen hautapen prozedura hori), eta bestea Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 1eko 1934/2016 Ebazpenaren aurka, hots, maisu-maistren kidegoan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan, sartzeko hautapen prozeduran probak gainditu dituzten izangaien zerrendak, espezialitatearen eta hizkuntzaren arabera, onesten dituen ebazpenaren aurka.
Horiek horrela, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, Musikako espezialitateko (euskaraz) interesdun guztiei dei egiten zaie, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egin ditzaten Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztuta (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.
Aurkeztutako errekurtsoen kopia (espediente zenbakia: 0004-ED02- 2016-000053) interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa, zk.g.).
Iruñean, 2016ko abuztuaren 23an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Javier Lacarra Albizu.
Iragarkiaren kodea: F1609763