2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGOITZ
Ordenantza, Udalaren Musika Eskolan musika ikasketa
arautuak egiten ari diren kideak dauzkaten familiei laguntzak ematea arautzen duena. Behin betiko onespena
Agoizko Udalak, 2016ko ekainaren 1ean egindako bilkura arruntean, besteak beste, hasiera batean onetsi zuen Agoizko Udalaren Musika Eskolan musika ikasketa arautuak egiten ari diren kideak dauzkaten familiei laguntzak ematea arautzen duen ordenantza. Espedientea eta hura hasiera batean onesteko erabakia jendaurrean egoteko agindu zen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.a) artikuluan aurreikusitakoarekin bat, hogeita hamar egunean, iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean (113. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 13koa) eta entitateko iragarki oholean; epe horretan ez da erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu, eta, beraz, ordenantza behin betiko onetsi eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da.
Agoitzen, 2016ko uztailaren 22an.–Alkate-udalburua, Unai Lako Goñi.
LAGUNTZEN KOADROA, UDALAREN MUSIKA
ESKOLAN KIDEAK DAUZKATEN AGOIZKO
FAMILIENTZAT, IKASKETA ARAUTUAK EGIN DITZATEN
1. zikloa
IRAKASGAIA | ASTEAN ZENBAT IRAKASTORDU | LAGUNTZAK HILABETERO |
Musika eta Mugimendua | 45 minutu | 10 euro (10 euro x irakasgai bat) |
2. zikloa
IRAKASGAIA | ASTEAN ZENBAT ZENBAT IRAKASTORDU | IKASMAILA | LAGUNTZAK HILABETERO |
Musika Hizkuntza | 2 ordu | Hastapena. | 20 euro (10 euro x 2 irakasgai) |
Musika Tresna | 45 minutu | Hastapena. | 20 euro (10 euro x 2 irakasgai) |
Musika Hizkuntza | 2 ordu | 1 | 20 euro (10 euro x 2 irakasgai) |
Musika Tresna | 45 minutu | 1 | 20 euro (10 euro x 2 irakasgai) |
Kolektiboa | Espezialitatearen arabera | 1 | 20 euro (10 euro x 2 irakasgai) |
3. zikloa
IRAKASGAIA | ASTEAN ZENBAT IRAKASTORDU | IKASMAILA | LAGUNTZAK HILABETERO |
Musika Hizkuntza | 2 ordu | 2 | 30 euro (10 euro x 3 irakasgai) |
Musika tresna | 45 minutu |
Abesbatza | 30 minutu |
Kolektiboa | Espezialitatearen arabera |
Musika Hizkuntza | 2 ordu | 3 | 30 euro (10 euro x 3 irakasgai) |
Musika Tresna | 45 minutu |
Abesbatza | 30 minutu |
Kolektiboa | Espezialitatearen arabera |
Musika Hizkuntza | 2 ordu | 4 | 30 euro (10 euro x 3 irakasgai) |
Musika tresna | 45 minutu |
Musika Tresnen Taldea | Ordu bat |
Musika Hizkuntza | 2 ordu | 5 | 30 euro (10 euro x 3 irakasgai) |
Musika Tresna | 45 minutu |
Musika Tresnen Taldea | Ordu bat |
Erdi mailarako sarrera-ikastaroa
IRAKASGAIA | ASTEAN ZENBAT IRAKASTORDU | LAGUNTZAK HILABETERO |
Musika Hizkuntza | Ordu bat | 20 euro (10 euro x 2 irakasgai) |
Musika Tresna | Ordu bat | |
4. zikloa
IRAKASGAIA | ASTEAN ZENBAT IRAKASTORDU | IKASMAILA | LAGUNTZAK HILABETERO |
Musika tresna | 45 minutu | Ikastaro kopuru mugagabea | 10 euro (10 euro x 1 irakasgai) |
Kolektiboa | Espezialitatearen arabera |
Helduendako Musika Hezkuntza (16 urtetik goiti)
IRAKASGAIA | ASTEAN ZENBAT ZENBAT IRAKASTORDU | AUKERA | LAGUNTZAK HILABETERO |
1.–Musika Tresna Musika Hizkuntzara joanda edo Musika Hizkuntza bukaturik | 45 minutu | 1 | 10 euro (10 euro x 1 irakasgai) |
Musika Hizkuntza, helduendako: | Ordu bat | 10 euro (10 euro x 1 irakasgai) |
Fanfarrea | Ordu bat | Dohainik |
2.–Musika Tresna Musika Hizkuntza integraturik dagoela | Ordu bat | 2 | 10 euro (10 euro x 1 irakasgai) |
Fanfarrea | Ordu bat | Dohainik |
Ezarritako laguntza araubidea bateragarria da tasen taulan ezarritako deskontuekin, hain zuzen ere Udal Musika Eskolako patronatuak ikasturte bakoitzerako onetsitako tasa taulakoekin, zehazki:
–Familia ugaria: matrikularen %50 (hirugarren seme edo alabatik aurrera).
–Bigarren musika tresna: matrikularen %25.
Ordainketa moduak: hilabetero, ikasketengatiko tasa hilabetero kobratzearekin batera.
Iragarkiaren kodea: L1608882