2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANDOSILLA
Datu pertsonalen fitxategiak sortzea eta aldatzea
Andosillako Udalak, 2016ko uztailaren 28an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:
Andosillako Udalean datu pertsonalen fitxategiak sortzea eta aldatzea.
Erabaki honen xedea da datu pertsonalen fitxategiak sortzea, eta aurretik zeuden fitxategi batzuk aldatzea, herrilurren arauketan izandako aldaketen, lege aldaketen eta entitatearen informazio eta antolaketa sistemaren aldaketen ondorioz. Andosillako Udalean aurretik dauden fitxategiei erantsiko zaizkie sortzen diren fitxategi berriak; aurreko fitxategiak Andosillako Udalean datu pertsonalen fitxategiak sortzeko ordenantzaren bidez sortu ziren (2013ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 10ekoa).
Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoaren 20. artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratuko dena.
Fitxategiak sortu edo aldatzeko xedapenetan alderdi hauek zehaztu beharko dira:
–Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak.
–Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak.
–Datu pertsonalak biltzeko prozedura.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskribapena.
–Datu pertsonalen lagapena eta, halakorik bada, hirugarren herrialdeendako aurreikusten diren datu eskualdaketak.
–Fitxategiaren ardura duten administrazioen organoak.
–Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak.
–Segurtasun neurriak, zehaztuz nolakoak diren: oinarrizko mailakoak, maila ertainekoak edo handikoak.
Fitxategiak kentzeko ematen diren xedapenetan fitxategien xedea ezarriko da, edo nola suntsitu behar diren adieraziko da, hori xedatuz gero.
Toki entitatea den aldetik manaturik dituen eginkizunak betetzeko behar diren datu pertsonalen fitxategien ardura du Andosillako Udalak.
Fitxategi horiek babesaren arloko legeriara egokitu beharrak eta horiek sortzeko xedapen orokor bat eman beharrak ekarri dute erabaki hau hartzea.
Halaber, legeriaren berrikuntzek eta fitxategiak erabiltzen dituzten informazio sistemetako aldaketek behartu dute Udalak aurretik sortutako fitxategiak aldatzera.
Eta arestian adierazitako guztiarekin bat etorriz,
Erabaki da:
Lehenbizikoa.–Datuak Babesteko Espainiako Agentzian inskribatutako fitxategi hauek aldatzea:
–Sexu delituen ziurtagiriak.
Xede eta erabilera aurreikusiak: sexu delituen gaineko aurrekarien ziurtagiriak kontrolatzea Adingabeen Babes Juridikorako 1/1996 Lege Organikoan ezarritako helburuetarako.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda eta erregistro publikoetatik, ziurtagiria emanda.
Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Udalaren enplegatu, profesional eta kanpoko laguntzaileak, adingabeekin ohiko harremanean jarduten dutenak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, IFZ.
- Arau-hauste administratibo eta penalen gaineko datuak.
Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.
Organo arduraduna: Andosillako Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Andosillako Udala.
Segurtasun maila: ertaina.
–Diru-laguntzen fitxategia.
Xede eta erabilera aurreikusiak: Udalak, ordenantza arautzailearen xedapenekin bat, emandako diru-laguntzak kudeatzea.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunak berak emanen ditu, diru-laguntza jaso ahal izateko aurkeztu beharreko eskabidearen eta agiri osagarrien bidez.
Ukitutako norbanakoak edo taldeak: laguntzen eta diru-laguntzen eskatzaileak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, NANa/IFZ, helbidea, telefonoa.
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
- Ondasun eta zerbitzuen eskualdaketen datuak.
Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
Datuen komunikazioa: Udalaren gardentasun ataria (19/2013 Legea, abenduaren 9koa, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa).
Organo arduraduna: Andosillako Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Andosillako Udala.
Segurtasun maila: oinarrizkoa.
Bigarrena.–”Jarduerak eta lehiaketak” fitxategia aldatzen da, “Fitxategiaren egitura” eta “Tratamendu sistema” ataletan. Honela geldituko da:
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, IFZ, helbidea, telefonoa, irudia.
- Ezaugarri pertsonalen datuak.
Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
Datuen komunikazioa: webgunean eta gizarte sareetan argitaratuta.
Hirugarrena.–”Herrilurrak” fitxategia aldatzen da, “Fitxategiaren xedea”, “Egitura” eta “Segurtasun maila” ataletan, ordenantza berrira egokitzeko. Honela geldituko da:
Xede eta erabilera aurreikusiak: honako hauek kudeatzea: laborantzako herrilurren aprobetxamendua, onuradunei esleitzea, enkantea, muga-egunak kontrolatzea eta kanona kobratzea.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, IFZa, helbidea, sinadura.
- Ezaugarri pertsonalen datuak.
- Inguruabar sozialen datuak.
- Osasunari buruzko datuak (desgaitasun fisiko eta mentalaren ziurtagiria).
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
Segurtasun maila: handia.
Laugarrena.–”Kontabilitate publikoa” fitxategia aldatzen da, “Datuen komunikazioak” atalean. Honela geldituko da:
Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentua, Kontuen Ganbera, Udalaren gardentasun ataria (19/2013 Legea, abenduaren 9koa, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa).
Bosgarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta xedatzea aipatu diren fitxategiak ezabatu, aldatu edo dagokien erregistroan inskriba daitezela Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Erregistroan.”
Andosillan, 2016ko uztailaren 29an.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.
Iragarkiaren kodea: L1608941