3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA
A/31/03414 NL/br espedientea. Jendaurreko informazioa
Gaia: obrak baimentzeko eskaera.
Eskatzailea: Jocasta Montero Aleman.
I.F.Z. zenbakia: X4537779 V.
Helbidea: Leoncio Urabayen, 71, 31006 Iruña (Nafarroa).
Ibaiaren izena eta kodea: Bidasoa-1/0100.
Tokia: Erratzu.
Udalerria eta probintzia: Baztan (Nafarroa).
Obren azalpen laburra eta helburua:
lanen xedea da harri-lubeta bat eraikitzea, neurri hauetakoa: 88 metroko luzera, 4,5 metroko altuera (zimenduak barne, 2 metrokoak), 2 metroko zabalera oinarrian eta metro bateko zabalera goialdean.
Horma baztan ibaiaren ezkerraldean eraikiko da, Erratzuko zubitik uretan behera, eta, ibilguan lan egin ahal izateko, presa bat eginen da.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.
Donostian, 2016ko abuztuaren 10ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.
Iragarkiaren kodea: E1609471