164. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

2., 3. eta 4. aldaketak 2016ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2016ko 140. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 20an, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

1.–Kreditu gehikuntza (2/2016):

KONTU-SAILA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

8700000

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina

6.000,00 euro

Kontu-sail honetara:

KONTU-SAILA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

63600000-9200-1

Ekipo informatikoak

6.000,00 euro

2.–Kreditu berezia (3/2016).

KONTU-SAILA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

8700000

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina

40,000,00 euro.

Kontu-sail honetara:

KONTU-SAILA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

6230000-1610-1

Mañeruko Correo kaleko sareak berritzea

40.000,00 euro

3.–Kreditu gehikuntza (4/2016):

KONTU-SAILA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

8700000

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina

7.500,00 euro

Kontu-sail honetara:

KONTU-SAILA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

2275000-3350-1

Euskara teknikariaren aholkularitza

7.500,00 euro

Administrazio egintza honek administrazio bidea bukatzen du, eta errekurtso hauek aurkez daitezke haren kontra:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, aukeran, agindua eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Ez da zilegi administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea, errekurtso hau espresuki ebatzi arte edota ustezko ezespena gertatu arte.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina, espresa bada, edo behar den eskabidea isiltasun administratiboaren ondorioz ezetsitzat hartzen den egunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari (edo dagokion Salari) zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren jakinarazpen egunetik aitzina, espresa bada. Horrela ez bada, epea sei hilabetekoa izanen da, ustezko ezespena gertatu eta biharamunetik aitzina, errekurtsoaren ebazpena jakinarazi gabe hilabetetik gora iragateagatik.

Garesen, 2016ko abuztuaren 16an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L1609574