2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA
Usategiak enkantean. Akats zuzenketa
2016ko 160. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 19an, usategien enkantearen iragarkia. Hartan akatsa badela oharturik, hona hemen zuzenketa:
–Akatsa izan da 14. usategia enkantean ateratzean 600,00 euroan, usategi hori lau denboralditarako esleitu baita eta, horrenbestez, ez da enkantean aterako denboraldi honetan.
–5. usategia iragartzea falta da, 300,00 euroan; sar bedi iragarritako usategien zerrendan.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Ariben, 2016ko abuztuaren 22an.–Batzarreko burua, Félix Jamar Jáuregui.
Iragarkiaren kodea: L1609712