1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
209/2016 EBAZPENA, abuztuaren 11koa, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 4ko 701/2015 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez industria segurtasunaren arloko lanbide gaikuntza eta txartel profesionalak lortzeko azterketen 2016ko deialdia onetsi zen.
Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 4ko 701/2015 Ebazpenaren bidez, industria segurtasunaren arloko lanbide gaikuntza eta txartel profesionalak lortzeko azterketen 2016ko deialdia onetsi zen.
I. eranskinean deialdiaren oinarriak jasotzen dira, eta honakoa adierazten: "eskabidearekin batera, 30 euroko tasa ordaindu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko da, azterketa egiteko eskubide gisa. Ordaindu ezean, izangaia baztertuko da".
Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko abenduaren 28ko 23/2015 Foru Legeak, XII. tituluan Garapen Ekonomikoaren Departamentuko tasak aldatzen ditu, eta 15 euroko tasa ezartzen du industria segurtasunaren arloko azterketak egiteko eskubide gisa. Hori ikusita, bidezkoa da deialdi horren oinarriak aldatzea.
Adierazitakoarekin bat, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 48/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidaten eskumenak erabiliz (2016ko 20. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 1ekoa), eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. eta 36. artikuluetan ezarritakoa betez,
EBATZI DUT:
1. Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 4ko 701/2015 Ebazpenaren I. eranskina aldatzea. Honako testu honen ordez: "eskabidearekin batera, 30 euroko tasa ordaindu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko da, azterketa egiteko eskubide gisa", testu berri hau jarriko da: "eskabidearekin batera, 15 euroko tasa ordaindu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko da, azterketa egiteko eskubide gisa".
2. Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 4ko 701/2015 Ebazpenaren 3. puntua, epaimahai kalifikatzaileko kidei buruzkoa, aldatzea. Honakoa dioen tokian: "Epaimahaiburua: Jesús Lasa Equiza jauna, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria", esan behar du: Epaimahaiburua: Roberto Yoldi Echarren jauna, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria".
3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2016ko abuztuaren 11n.–Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Roberto Yoldi Echarren.
Iragarkiaren kodea: F1609555