2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Deialdia, desjabetze espedienteak ukitutako finkak okupatu aurreko aktak egiteko, plan bereziarekin bat Navas de Tolosa kaleko 13ko eraikineko oztopo arkitektonikoak kentzeko
Iruñeko Udalak 2015eko irailaren 2ko osoko bilkuran erabakita (2015eko irailaren 15eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta), oztopo arkitektonikoak kentzeko proiektuak ukitutako titularren, ondasunen eta eskubideen behin betiko zerrenda onetsi zen, Navas de Tolosa kaleko 13an igogailua paratzeko, 2015eko otsailaren 2ko osoko bilkuran erabakita onetsi zen plan berezia garatu beharrez (2015eko martxoaren 6ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen).
Halaber, Nafarroako Gobernuak 2015eko abenduaren 30ean hartutako erabakiaren bidez adierazi zen "Navas de Tolosa kaleko 13 zenbakiko eraikinetik oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia" izeneko proiektuko lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa zela, nahitaez desjabetzeko. Erabakia 2016ko urtarrilaren 14ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.
Horrenbestez, Iruñeko Udalak, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluko 2. eta 3. arauetan zehaztutakoarekin bat, erabaki du deialdia egitea desjabetzeak ukitutako ondasunen eta eskubideen jabeei eta titularrei, kasuan kasuko zedula indibidualetan jakinaraziko zaien moduan, baita Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta "Diario de Navarra" eta "Diario de Noticias" egunkarietan argitaratuko diren iragarkietan ere, okupatu aurreko aktak egiteko, ondotik zehazten den tokian, egunean eta orduan, ezertan ukatu gabe finketara joateko aukera, beharrezkotzat joz gero:
Tokia: Iruñeko Udalaren Etxebizitzak Zaharberritzeko Bulegoa. Hilarión Eslava kalea, 1 bis, Iruña (Nafarroa). Data: 2016ko irailaren 5a. Orduak: 10:00 - 12:00.
Iragarki honek, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Lege indardunaren 59.5 artikuluan xedatutakoaren arabera, identifikatu gabeko interesdunei, ondasun eta eskubideen titular ezezagunei eta helbide jakinik gabekoei jakinarazpena egiteko balio izanen du, halakorik egonez gero.
Ukitutakoak edo horien ahalordedunak agertuko dira, Nortasunaren Agiri Nazionalean aldean daramatela, baita beren titulartasuna frogatzen duten dokumentazioa ere, eta perituak eta/edo notarioa eraman ditzakete, baina, betiere, norberak ordainduta.
Interesdunek eskura izanen dituzte espedientea eta planoak, Nafarroako Udalaren Etxebizitzak Zaharberritzeko Bulegoan (Hilarion Eslava kalea, 1 bis).
Iruñean, 2016ko abuztuaren 10ean.–Hiri Bizigarriko eta Etxebizitzako zinegotzi delegatua, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: L1609472