164. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

Herri lurzatien okupazioari buruzko espedientea eta baldintzen agiria. Hasierako onespena

Luzaide Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2016ko abuztuaren 10ean egin osoko bilkura arruntean, legez eskatutako gehiengoarekin eta bertaratutako lau kideak bat etorrita, hasiera batean onetsi zuen Luzaideko katastroko 8. poligonoko 4 f eta 1. herrilurretako lurzatien puska bat (Arrollandieta eta Lepazar alderdiak, hurrenez hurren) okupatzeko espedientea, Zubiri-Luzaide 20 Kv-eko aireko linearen bariantea egiteko proiektuaren ondoriozkoa dena, Txirriskin zentral hidroelektrikoaren deribazioan, zein Iberdrola DESAUk sustatu baitu. Horretan, aireko linea elektriko berri bat egin gogo da Zubiri-Luzaide 20 Kv-eko aireko lineako egungo 05.01 euskarritik ordeztu beharreko 04.43. euskarrira bitarte, lineako kale bat irekiz, Txirriskin zentralarekin paraleloan eta bereiz, aireko deribazio bat eginez haraino 04.43 euskarri berritik, lotura egiteko. Halaber, administrazio-baldintzen agiria onetsi zuen, baita espedienteari erantsitako dokumentazio guztia ere. Espedientea jendaurrean edukiko da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Luzaiden, 2016ko abuztuaren 12an.–Kudeaketa batzordeko burua, Fernando Alzón Aldave.

Iragarkiaren kodea: L1609561