2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LUZAIDE
1. aldaketa 2016ko aurrekontuan.
Hasierako onespena
Luzaideko Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2016ko abuztuaren 10ean egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea aurrekontuko 1/2016 aldaketa, kreditu gerakinak sartzeari buruzkoa dena.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluari jarraituz.
Jendaurreko epean erreklamaziorik egiten ez bada, aurrekontua aldatzeko 1/2016 espediente hori behin betikoz onetsi dela ulertuko da.
Luzaiden, 2016ko abuztuaren 11n.–Kudeaketa batzordeko burua, Fernando Alzón Aldave.
Iragarkiaren kodea: L1609558