2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZOAIN-ARRIASGOITI
Aurrekontuko 1/2016 aldaketa.
Hasierako onespena
Lizoain-Arriasgotiko Udalak, 2016ko ekainaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, bertzeak bertze, hasiera batean onestea 2016ko ekitaldiko aurrekontuko 1. aldaketa, gastua 52.750,00 euro handitzeko 6. kapituluko 1.4121.69001 kontu-sailean ("Oihan lanak, 2016ko kanpaina"), finantzatuko baita diru-sarrerak 26.150,00 euro handituz 7. kapituluko 1.75060 kontu-sailean ("Oihan lanetarako diru-laguntza, 2016ko kanpaina") eta 4.500,00 euro, berriz, 7. kapituluko 1.87000 kontu-sailean ("Hitzarmena, itxiera, partikularra"), baita 8. kapituluko 1.87000 kontu-saileko 22.100,00 eurorekin ere (Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako).
Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da aztergai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten. Aipatu epean aurkezten ez badira, behin betiko onetsitzat hartuko da, eta ez da hura berresteko akordiorik beharko.
Lizoainen, 2016ko abuztuaren 12an.–Alkate udalburua, Amaia Ekisoain Gorriz.
Iragarkiaren kodea: L1609571