2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
HIRIBERRI
Kontzejuaren izenaren aldaketa jendaurrean
Hiriberriko Kontzejuko Batzarrak, 2016ko ekainaren 25ean egindako bilkuran, aho batez erabaki zuen jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratzen denetik aitzina, Kontzejuaren egungo izen ofizialaren aldaketa: Hiriberri/Villanueva zen eta Hiriberri Arakil izanen da.
Horrenbestez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 22. artikuluan, 37.3 artikuluari dagokionez, xedatutakoari jarraituz, argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan.
Arakilen, 2016ko abuztuaren 16an.–Kontzejuko burua, Jose Luis Legarra.
Iragarkiaren kodea: L1609588