164. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

Jarduera sailkatua. Handitzea

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da udal honetako iragarki oholean jendaurrean egonen dela, hamabortz egunean, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den jarduera lizentziaren eskabidea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Interesdunek eskura izanen dute eskabide hori udal bulegoetan, Berbintzanako Foruen plazako 1ean.

Espedientea: MA- AACC-2016-001. Titularra: Sat Los Eduardos. Jarduera: patioa eta minden putzua estaltzea esnetarako behien ustiategian. Kokapena: Berbintzanako 72. poligonoko 202. eta 219. lurzatiak.

Berbintzanan, 2016ko abuztuaren 12an.–Alkatea, José Hilario Chocarro Martín.

Iragarkiaren kodea: L1609553