2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
2. eta 3. aldaketak “Fco. Joaquin Iriarte” Zahar Etxea erakunde autonomoaren 2016ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
2016ko 140. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 20an, “Fco. Joaquin Iriarte” Zahar Etxea erakunde autonomoaren 2016ko ekitaldiko aurrekontuan 2. eta 3. aldaketak egiteari buruzko hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
2. aurrekontu aldaketa: kreditu berezia.
GASTUAK.
1-2314-6320000 Sukaldeko obrak: 19.000 euro.
DIRU-SARRERAK.
1-87000 Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina 19.000 euro.
3. aurrekontu aldaketa: kreditu berezia.
GASTUAK.
1-2314-6400000 Inbertsio plana: 3.000 euro.
DIRU-SARRERAK.
1-87000 Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 3.000 euro.
Baztanen, 2016ko abuztuaren 16an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.
Iragarkiaren kodea: L1609573