2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARASOAIN
Datu pertsonalen fitxategiak sortzea
2016ko uztailaren 18ko osoko bilkuran, besteak beste, onetsi zen datuen fitxategia sortzea, DBLOk bere 20. artikuluan xedatuaren arabera. Horrek ezartzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratuko dena.
Fitxategiak sortu edo aldatzeko xedapenetan alderdi hauek zehaztu beharko dira:
–Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak.
–Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak.
–Datu pertsonalak biltzeko prozedura.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskribapena.
–Datu pertsonalen lagapena eta, halakorik bada, hirugarren herrialdeendako aurreikusten diren datu eskualdaketak.
–Fitxategiaren ardura duten administrazioen organoak.
–Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak.
–Segurtasun neurriak, zehaztuz nolakoak diren: oinarrizko mailakoak, maila ertainekoak edo handikoak.
Fitxategiak kentzeko ematen diren xedapenetan fitxategien xedea ezarriko da, edo nola suntsitu behar diren adieraziko da, hori xedatuz gero.
Uztailaren 28ko 26/2015 Legeak, Haurren eta nerabeen babesari buruzkoak, aldatu egin du Adingabeen babes juridikorako urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13. artikulua. Artikulu horren arabera, "Adingabeekin ohiko harremana dakarten lanbide, profesio edo jardueretan sarbidea eduki eta jarduteko baldintza izango da ez izatea inoiz kondenatua sexu-askatasun eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delituagatik, epai irmoaren bidez. Hor biltzen dira adingabeen sexu erasoa eta abusua, sexu jazarpena, exhibizionismoa eta sexu probokazioa, prostituzioa eta sexu esplotazioa, adingabeak galbidean jartzea eta pertsonen salerosketa. Horretarako, profesio, lanbide edo jarduera horietarako sarbidea nahi dutenek hori frogatu beharko dute Sexu delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatibo bat aurkeztuz”.
Hortaz, Udalak ziurtagiri hori eskatu behar die ohiko lanaldian adingabeekin jarduteko (bertako langile zein kanpoko) kontratatzen dituen guztiei.
Eta arestian adierazitakoarekin bat etorriz,
ERABAKI DA:
Lehena.–Sexu Delituen fitxategia sortzea, honako ezaugarri hauek edukiko dituena:
–Xede eta erabilera aurreikusiak: sexu delituen gaineko aurrekarien ziurtagiriak kontrolatzea Adingabeen Babes Juridikorako 1/1996 Lege Organikoan ezarritako helburuetarako.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda eta erregistro publikoetatik, ziurtagiria emanda.
–Pertsona edo talde ukituak: Udalaren enplegatu, profesional autonomoak eta kanpoko laguntzaileak, adingabeekin ohiko harremanean jarduten dutenak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak:
- a) Izen-deiturak.
- b) IFZ.
- Arau-hauste administratibo eta penalen gaineko datuak.
–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.
–Segurtasun maila: ertaina.
Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta xedatzea aipatu fitxategia sor dadila eta Datuak babesteko Espainiako Agentziaren behar den erregistroan inskriba dadila.
Barasoainen, 2016ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Rita Roldán Murillo.
Iragarkiaren kodea: L1609393