2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AIEGI
Aiegiko Udaleko osoko bilkuretan zinegotzien boto-eskuordetzearen aplikazioa onestea
Aiegiko Udalak, 2016ko abuztuaren 4an egindako osoko bilkura berezian, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:
Lehena: Onartzea Aiegiko Udalean aplikatzea Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 86.4 artikuluan ezarritakoa, martxoaren 12ko 11/2013 Foru Legeak emandako idazketaren arabera, Udalbatzako zinegotzien boto-eskuordetzea egin ahal izateko Udalaren osoko bilkuretan, foru lege horrek aurreikusten dituen kasuetan.
Bigarrena: Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Aldizkarian argitaratu ondoren hartuko du indarra erabaki honek.
Aiegin, 2016ko abuztuaren 16an.–Jarduneko alkatea, María Soledad Echart Marauri.
Iragarkiaren kodea: L1609575