164. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

538/2016 EBAZPENA, abuztuaren 16koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, irakaskuntzako erdi eta goi mailetarako 2015-2016 ikasturteko beka eta laguntzen deialdi orokorra behin betiko ebazten duena.

Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak irailaren 11n emandako 79/2015 Ebazpenaren bidez, unibertsitateko ikasketak eta derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitatez kanpoko ikasketak egiten dituzten ikasleendako beken deialdi orokorra onetsi zen 2015-2016 ikasturterako. Deialdiak 3.629.104,00 euroko zenbatekoa du.

Maiatzaren 20ko 319/2016 Ebazpenaren bidez (2016ko 102. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 27koa), deialdia behin-behinekoz ebatzi zen. Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuak behar diren kudeaketak egin ditu beka eta laguntzen ordainketa aginduak emateko.

2016ko ekainaren 27an bukatu zitzaien epea interesdunei, behin-behineko ebazpena berrikusteko eskaera aurkez zezaten.

Aipatu deialdiaren 15.3, 15.4 eta 15.5 arauak betez, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuak behin betiko ebazpena proposatzen du, 2016ko uztailaren 5ean bildu zen Beka Batzordeari kontsulta egin ondoren.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Erdi eta goi mailetako ikasketetarako 2015-2016 ikasturterako eman eta ukatutako beka eta laguntzak, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren maiatzaren 20ko 319/2016 Ebazpenaren bidez (2016ko 102. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 27koa) behin-behinekoz ebatzi zirenak, behin betikoak bihurtzea, betiere Beka Batzordeak 2016ko uztailaren 5ean onartutako aldaketekin; horiek guztiak eman eta ukatutako beka eta laguntzen ebazpen honen I. eta II. eranskinetan sartu dira, hurrenez hurren; izan ere, aipatu behin-behineko ebazpenetan direnak aldatzen dituzte.

2. Eman eta ukatzen diren laguntzak, ebazpen honen I. eta II. eranskinetan ageri direnak, behin betikoak dira. Eranskinak ikusgai egonen dira honako bulego hauetako iragarki oholetan:

–Nafarroako Gobernuko Jendearendako Argibide Bulegoa; Karlos III.aren etorbidea, 2; Iruña.

–Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Argibide eta Agiri Bulegoa; San Domingo kalea, z.g., Iruña.

–Herritarren Arretarako Bulegoa. Foruen Plaza, 5, beheko solairua, Tutera.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari baimena ematea Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuan behar diren kudeaketak egin ditzan eta onuradunei dagokien dirua ordaintzeko aginduak eman ditzan.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

6. Ebazpen hau Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari eta Beka Bulegoari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari igortzea.

Iruñean, 2016ko abuztuaren 16an.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: F1609600