164. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

988/2016 EBAZPENA, abuztuaren 12koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez industriako ETEetan inbertsioetarako laguntzen 2016ko deialdia aldatzen da.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 2ko 611/2016 Ebazpenaren bidez, 2016ko deialdia onetsi zen industriako ETEetan inbertsioetarako laguntzak emateko (2016ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 2koa).

Deialdiaren 4. oinarrian, "Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak" izenekoan, ezarri zen ezin izanen direla diruz lagundu "lursailak eta eraikinak erosteari lotutako gastuak, betiere aurreko 10 urtean diru-laguntza jaso badute, deialdi honen argitalpen egunetik hasita."

Halere, gaur egun diruz lagundutako industria nabeak erabili gabe daudenez, bidezko jotzen da epe hori 5 urtera jaistea, proiektu industrial berrietan erabil daitezen errazteko.

Hori ikusirik, bidezkoa da industriako ETEetan inbertsioetarako laguntzak emateko deialdiaren 4. oinarriko 4. ataleko k) letra aldatzea, eta aipatutako epea 10 urtetik 5 urtera murriztea.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Industriako ETEetan inbertsioetarako laguntzak emateko 2016ko deialdiaren 4.4 oinarriko k) letra aldatzea. Deialdia Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 2ko 611/2016 Ebazpenaren bidez onesti zen. Aipatutako letrak testu hau izanen du aurrerantzean:

"k) Lursailak eta eraikinak erosteari lotutakoak, betiere aurreko 5 urtean diru-laguntza jaso badute, deialdi honen argitalpen egunetik hasita."

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2016ko abuztuaren 12an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F1609552