2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Alkatetzaren eginkizunak bigarren alkateordearen esku uztea
Udal honetako alkateak 718/2016 Ebazpena eman du, 2016ko abuztuaren 12an. Hona hemen haren testua:
“Udal honetako alkatea bidezko arrazoiak direla-eta udalerritik kanpo izanen denez 2016ko abuztuaren 21etik 28ra bitarte, eta lehen alkateordea ere kanpoan egonik egun horietan, kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikulua lege testu horren beraren 44. artikuluari dagokionez, esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz, honako honen bidez
EBATZI DUT:
1. Bigarren alkateorde Fermín Tarragona Castroren esku uztea alkateorde naizen aldetik esleiturik ditudan eginkizunak, abuztuaren 21etik 28ra, biak barne.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan lege testu beraren 44. artikuluari dagokionez ezarritako ondorioetarako.
3. Erabaki hau interesdunari jakinaraztea.”
Burlatan, 2016ko abuztuaren 12an.–Alkatea, José María Noval Galarraga.
Iragarkiaren kodea: L1609548