163. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Hautetsien ordainsariak

Artaxoako Udalak, 2015eko abuztuaren 4 egin osoko bilkuran, erabaki zuen, bertaratutakoen gehiengoaz, indarrik gabe uztea 2015eko uztailaren 2ko erabakia. Haren bidez erabaki zen, batetik, alkatearen dedikazio partziala onestea (%50ekoa), bere karguan aritzeagatik, 2015eko uztailaren 3tik legegintzaldia bukatu arte, eta horren truke ordaindu beharreko zenbateko osoa, enpresaren kargurako Gizarte Segurantza barne, Nafarroako Gobernuak hautetsien ordainketak udalei konpentsatzeko ematen duen diru-laguntza adinakoa izatea, eta, bestetik, Ignacio Valencia Catalán zinegotziaren dedikazio partziala onestea (%50ekoa), bulegoan egunero kudeaketa lanak egiteagatik, legegintzaldia bukatu arte, eta horren truke ordaindu beharreko zenbateko osoa, enpresaren kargurako Gizarte Segurantza barne, Nafarroako Gobernuak hautetsien ordainketak udalei konpentsatzeko ematen duen diru-laguntza adinakoa izatea.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Artaxoan, 2016ko abuztuaren 11n.–Alkatea, Adolfo Vélez Ganuza.

Iragarkiaren kodea: L1609524