2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANUE
Udal Plan Orokorreko egiturazko aldaketa puntuala
Olaguen (AD.1.2.4). Hasierako onespena
Anueko Udalak, 2016ko uztailaren 22an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udal Planeko egiturazko aldaketa puntuala egitea Olagueko 11. poligonoko 487. lurzatian (AD.1.2.4).
Sustatzailea: María Eguaras Martinez.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesa duen edozein entitatek edo pertsonak bidezko iruditzen zaizkion alegazio edo oharrak aurkez ditzan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2 artikuluak 70. artikuluaren gainean ezarritakoa aplikatu beharrez.
Olaguen, 2016ko uztailaren 27an.–Anueko Udaleko Kudeaketa Batzordeko burua, Maider Ochandorena Cilleros.
Iragarkiaren kodea: L1609539