2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANUE
Udal ordenantza, 2016ko ekitaldian kirol jarduerak egiteko diru-laguntzak arautzen dituena. Hasierako onespena
Anueko Udalak, 2016ko uztailaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2016ko ekitaldian kirol jarduerak egiteko diru-laguntzak arautzen dituen udal ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Olaguen, 2016ko uztailaren 22an.–Alkatea, Udaleko Kudeaketa Batzordeko burua, Maider Ochandorena Cilleros.
Iragarkiaren kodea: L1609538