163. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

UB-12 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua.
Behin betiko onespena

Andosillako Udaleko alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen, 2016ko uztailaren 27an. Hona haren testu osoa:

212/2016 Ebazpena, uztailaren 27koa, Andosillako Udaleko alkate udalburuak emana, behin betiko onesten duena Andosillako Udal Planeko UB-12 exekuzio unitatearen borondatezko birzatiketa proiektua.

José Manuel Terés Azcona jauna, Andosillako Udaleko alkate udalburua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2016 Foru Legearen 167.1 in fine artikuluko aurreikuspenen babesean, apirilaren 18ko 94/2007 ebazpenak hasiera batez onetsi zuen Andosillako Udal Planeko UB-12 exekuzio unitatea borondatez birzatitzeko proiektua.

Kontuan hartuz espedientea jendaurrean jarri dela hogei egun baliodunerako, Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan eta 2016ko 81. Nafarroako Aldizkari Ofizialean (apirilaren 28an) argitaratutako iragarkien bidez, hala xedatzen baita aipatutako Foru Legearen 76.a) artikuluan, lege bereko 168 b) artikulutik hartara bidalita, eta epe horretan ez dela alegaziorik aurkeztu.

Kontuan harturik nahitaezko txosten loteslea, jarduketaren eremu geografikoaren perimetroari buruzkoa, Lur-ondasunen Zerbitzuak emana, 35/2002 Foru Legearen hamaseigarren xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat.

Horrenbestez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1.985 Legearen 21.1.j) artikuluak ematen didan eskumena erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea Andosillako Udal Planeko UB-12 exekuzio unitateari dagokion borondatezko birzatiketaren proiektua, entitate honetan Agustín Marín San Martínek sustatuta, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz indarra duen abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1.b) artikuluan oinarrituta, aplikagarria baita lege bereko 168.b) eta 76. artikuluetatik hartara bidalita.

Bigarrena.–Interesdunari adieraztea ezen, aipatutako 35/2002 Foru Legearen 151.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, behin betiko onetsi den birzatiketa proiektua, Udalak behar bezala eginbidetua, behin Nafarroako Gobernuaren Zerga Ogasunean likidaturik, Jabetza Erregistroan inskribatu beharko duela, eta, inskribatu ondoren, ale bat Udalari bidali beharko diola, artxiba dezan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hala xedatzen baita foru lege beraren 151.3 in fine artikuluan.

Laugarrena.–Ebazpen hau Agustín Marín San Maríni jakinaraztea eta Osoko Bilkurari horren berri ematea egiten den hurrengo bilkuran.

Igortzen dizut, eta ohartarazten, ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal dela, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, deialdia egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Andosillan, 2016ko uztailaren 27an.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1608952