163. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LANTZ

Eremu publikoaren kalifikazio juridikoaren aldaketa

Lanzko Udalak, 2016ko uztailaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen kalifikazio juridikoko aldaketa jabari publikoko ondasun honetan: “39 m², Lanzko 6. poligonoko 171. lurzatian. Aldaketaren xedea ondokoei besterentzea da”.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 134. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurrean egonen da hilabetez kalifikazio juridikoa aldatzeko eta besterentze proiektua egiteko espedientea. Epe horretan alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betikoz onetsitzat joko da higiezinaren kalifikazio juridikoko aldaketa.

Lantzen, 2016ko uztailaren 20an.–Alkatea, Isabel Baleztena Larraza.

Iragarkiaren kodea: L1609536