2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ATARRABIA
Deialdia, Amalur haur eskolako zuzendari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdiaren emaitza
Hautapen prozedura bukaturik Atarrabia Udaleko Amalur haur eskolako zuzendari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian (deialdiaren oinarriak 2016ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, urtarrilaren 8an); ikusirik Ainhoa Ibarrola Hernandorena izangaiaren alde epaimahaiak egin proposamena, hura baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia (horren iragarkia 2016ko 118. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 20an); eta izangaiak deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituela frogatzeko dokumentuak aurkeztuta, Atarrabiako alkate udalburuak, abuztuaren 2ko 502/2016 Ebazpenaren bitartez, agindu du Ainhoa Ibarrola Hernandorena kontratatzeko Amalur haur eskolako zuzendari izateko, eta deialdiaren emaitza argitaratzeko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, deialdiaren 11.2 oinarrian ezarritakoarekin bat.
Atarrabian, 2016ko abuztuaren 10ean.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.
Iragarkiaren kodea: L1609464