2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLIN
Ezkontza zibila egiteko eskumena bertze baten esku uztea
Ezkontza Zibilak egiteari buruzko abenduaren 23ko 35/194 Legean Erregistro Zibilaren gaineko Erregelamenduaren 238. eta ondoko artikuluei dagokienez ezarritakoarekin bat, eta kontuan harturik apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan eta AFEaren 43., 44. eta 47. artikuluetan xedatua, Allingo Udaleko alkateak, 2016ko uztailaren 1ean, honako hau ebatzi du:
Lehendabizikoa.–Javier Ganuza Galdeano zinegotziaren esku uztea Allingo Udaletxean, 2016ko abuztuaren 20an, ezkontza zibila egiteko ahalmenaren erabilpena.
Bigarrena.–Aitzineko atalean xedatuak dekretuaren biharamunean hartuko du indarra, kontuan hartu gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialean noiz argitaratzen den. Halaber, eta eskuordetza honek indarra izan dezan, hartzaileak bere adostasuna agertu beharko du. Eskuordetza onartutzat hartuko da, hartzaileak Alkatetzari ados ez dagoela espresuki adierazten ez badio dekretu hau jakinarazi eta hiru egun balioduneko epean.
Amillaon, 2016ko abuztuaren 12an.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.
Iragarkiaren kodea: L1609529