2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAKANAKO MANKOMUNITATEA
2. aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
2016ko 140. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 20an, aurrekontuan aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egindako aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Kreditu gehikuntzaren aldaketa:
–Gastuen kapitulua:
2. kapituluan, 5 1621 22602 kontu-saila, “sentikortasunerako eta informaziorako kanpaina”, 19.000 euroko kreditu batekin.
–Diru-sarreren kapitulua:
–6.694 euro, Nafarroako Hondakinen Partzuergoaren ekarpenarekin finantzatuak.
–Gainerakoa, diruzaintzako gerakin likidoarekin.
Lakuntzan, 2016ko abuztuaren 10ean.–Mankomunitateko lehendakaria, Aitor Karasatorre Mugurutza.
Iragarkiaren kodea: L1609468