2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
Proiektuaren behin betiko onespena eta desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea
Mairagako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2016ko ekainaren 15ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen “Benegorri. Hornidura eta saneamenduko sareak berritzea” izeneko proiektua eta azken horrek ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda. Horretaz gainera, hamabost egunean jendaurrean jartzea agindu zuen.
Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez zuenez, Mairagako Mankomunitateko Batzarrak, 2016ko abuztuaren 11n egin bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen:
Lehena.–Behin betiko onestea “Benegorri. Hornidura eta saneamenduko sareak berritzea” izeneko proiektua, baita horrek ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda ere, esan gabe baitoa onespen honek erabilera publikoko deklarazioa eta okupatzeko beharra dakartzala.
Bigarrena.–Erabaki hau Mankomunitateko eta Leozko Udaleko iragarki oholetan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta haren laburpena, berriz, Nafarroako Foru Komunitateko egunkarietako batean.
Hirugarrena.–Erabaki hau Leozko Udalari eta ukituei jakinaraztea, eta azaltzea erabaki honek administrazio bideari amaiera ematen diola, eta honen aurka errekurtso hauek jar ditzaketela interesdunek, aldez aurretik, aukeran, eta herri administrazio ez badira: berraztertzeko errekurtsoa Mairagako Mankomunitateari; gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Herri administrazioek ere azken errekurtso hori jar dezakete edo, bestela ere, Mairagako Mankomunitateari aldez aurretiko errekerimendua egin ahal izango diote, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Tafallan, 2016ko abuztuaren 12an.–Mankomunitateko burua, Pedro Leralta Piñán.
Iragarkiaren kodea: L1609542