162. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Hirigintzako antolamenduaren hitzarmen proiektua,
Mayor kalea handitzeko. Hasierako onespena

Udalak, 2016ko uztailaren 27an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

ERABAKIA:

Bakarra.–Hirigintzako antolamenduaren hitzarmen proiektua hasiera batean onestea eta jendaurrean jartzea, hogei egunean hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honen iragarki oholean argitaratzen denetik aitzina. Jendaurrean egon bitartean edonork aztertzen ahalko du hirigintzako hitzarmen proiektua, baita bidezko diren alegazioak aurkezten ere. Horri dagokionez, interesdunen eskura gelditu da tramitatutako administrazio espedientea, Udal Idazkaritzan azter dadin jendaurrean dagoen bitartean; jendeari harrera egiteko ordutegian.

Alesbesen, 2016ko uztailaren 28an.–Alkate udalburua, Delia Linzoain Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1609422