162. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Alkatetza beste baten esku uztea

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduan xedatutakoaren arabera (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen).

Dekretatu dut:

Artikulu bakarra.–Alkatea udalerritik kanpo egonen baita 2016ko abuztuaren 23tik 31ra bitarte, biak barne, beharrezkoa da hura ordeztea, eta, horretarako, hari dagozkion eskumenak, abuztuaren 23tik 28ra bitarte, biak barne, Udalbatza honetako bigarren alkateordea den Juan A. Ramírez Erroren esku utzi dira, eta abuztuaren 29tik 31ra bitarte, biak barne, berriz, lehen alkateordea den Cristina Arconada Armendárizen esku.

Tafallan, 2016ko abuztuaren 11n.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1609525