2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SUNBILLA
Antzinako trenbidea udal mugapean kudeatzeko Partzuergoaren Estatutuak. Hasierako onespena
Sunbillako Udalak, 2016ko abuztuaren 5ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:
1. Hasiera batean onestea Antzinako trenbidea Sunbillako udal mugapean kudeatzeko Partzuergoaren Estatutuak, aldez aurreko urrats ezinbestekoa baita baliozkotasunez eta eraginkortasunez eratzeko partzuergo hori, Udalak sustatua Cederna Garalur elkartearekin eta Sunbillan antzinako trenbidearen gainean eskubideak dituzten titularrekin, eta erakunde horretan parte hartzeko interesa duten eragile pribatuekin.
2. Estatutu horiek jendaurrean edukitzea 15 egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera. Epe horretan bidezkotzat jotzen diren alegazioak egiten ahal zaizkie estatutu horiei eta/edo Udalaren hasierako onespenari.
Jendaurreko epean inork ez badie alegaziorik egiten Estatutuei, hasierako onespena behin betiko bihurtuko da. Hortaz, Estatutuak baliozkotasunez onetsiak geldituko dira eta, ondoren, Partzuergoa eratuko da gainerako kideekin batera.
Alegaziorik aurkeztuz gero, ebatzi beharko dira eta, kasua bada, behin betiko onetsiko dira Estatutuak kasuan kasuko osoko bilkuran.
3. Erabaki hau eta hasiera batean onetsitako Estatutuak Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara daitezen, eta une horretatik aurrera has dadin jendaurreko aldia.
4. Erabaki hau Cederna Garalur elkarteari jakinaraztea, baita, "Bertizko Turismo Partzuergoa" desegiteko eta Cederna Garalur elkarteari lagatzeko turismo partzuergo horrek zituen eskubideak eta betebeharrak, Bidasoako bide berdearekin lotutako proiektuen titulartasunari, kudeaketari eta garapenari dagokienez, aurreko Partzuergoak egin zuen Batzar Nagusiaren akta 2015eko abenduaren 31n izenpetu zuten partikularren eta pribatuen ordezkaritzari ere.
Erabaki honen kontra, hasierako onespena izaki tramite hutseko egintza baita, ez dago errekurtsoa egiterik, ezertan ukatu gabe erabaki honi eta hasiera batean onetsitako Estatutuei egin dakizkiekeen alegazioak jendaurreko aldian.
Sunbillan, 2016ko abuztuaren 8an.–Alkatea, Amets Inda Gorriarán.
Iragarkiaren kodea: L1609424