2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
2016ko aurrekontuko 7. eta 8. aldaketak.
Behin betiko onespena
Ribaforadako Udalak, 2016ko ekainaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 7/2016 eta 8/2016 aldaketak 2016ko aurrekontu orokor eta bakarrean.
Hasierako onespen hori uztailaren 19ko 139/2016 Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman ondotik, jendaurreko epean haren aurkako erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsirik gelditu dira aurrekontuko aldaketa horiek. Hona hemen haien laburpena, kapituluka:
Aurrekontuko 7/2016 aldaketa: kreditu berezia:
Gastuen aplikazio goititua:
–1. kapitulua: Langileria gastuak: 8.584,26 euro.
Finantzaketa: diru-sarreren aplikazio goititua:
–4. kapitulua: Transferentzia arruntak: 2.500 euro.
–8. kapitulua: Finantza-aktiboak: 6.084,26 euro.
Aurrekontuko 8/2016 aldaketa: kreditu berezia:
Gastuen aplikazio goititua:
–2. kapitulua: Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 6.000 euro.
Finantzaketa: diru-sarreren aplikazio goititua:
–8. kapitulua: Finantza-aktiboak: 6.000 euro.
Ribaforadan, 2016ko abuztuaren 8an.–Alkatea, Jesús María Rodríguez Gómez.
Iragarkiaren kodea: L1609420