2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
7/2016 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
2016ko 141. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 21ean, aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egindako aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Kreditu berezia:
Gastuen aurrekontuan sortuko da 1 1510 64000 “Zaratari buruzko azterlana. Udal Plana” aurrekontuko aplikazioa, 2.000 euroko kreditua daukana.
Kreditu berezi hori finantzatuko da gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez, 2.000 eurokoa baita.
Aurrekontuko aldaketa horren helburua da negatibo ez bihurtzea lotura juridikoko 1 1 6 multzoa.
Garesen, 2016ko abuztuaren 11n.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1609493