2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Behin betiko onestea 2016ko Aurrekontua betetzeko Oinarrien 38. oinarriaren 8. eranskinaren aldaketa: Diru-laguntza izendunak
Behin Udaleko Osoko Bilkurak, legezko den quorumarekin, bi mila eta hamaseiko uztailaren 4an hasiera batez onetsita, eta jendaurreko epea inolako erreklamaziorik gabe iragan eta gero, behin betiko onetsita gelditu da indarrean den Aurrekontua betetzeko Oinarrien 38. oinarriaren 8. eranskinean honako diru-laguntza izendun hauek sartzea -zeinentzat kreditu erabilgarria baitago 2016ko aurrekontuaren kasuan kasuko partidetan-, honako xehetasun hauekin bat:
AURREKONTUKO PARTIDA | ONURADUNA / KONTZEPTUA | ZENBATEKOA |
10/92240/782020 | Transferentziak erakundeei diru-laguntza izendun gisa, uztailaren 18ko kolpe militarraren ondorioz fusilatuak izan ziren edo desagertu ziren nafarren senideen elkarteari. | 6.000,00 |
30/15220/780000 | Transferentziak familiei diru-laguntza izendun gisa, Fuente de la Teja kalearen 12ko jabekideei. | 50.000,00 |
Iruñeko Udalaren 2016ko Aurrekontua betetzeko Oinarrien 38. oinarriaren 8. eranskinaren aldaketa hau, diru-laguntza izendunak jasotzen dituena, indarrean sartuko da behin ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gero.
Iruñean, 2016ko abuztuaren 12an.–Alkate Udalburua, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L1609544