2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Behin betiko onestea 2015eko superabitaren erabilera
eta 2016ko aurrekontuaren aldaketak
Behin Udaleko Osoko Bilkurak, legezko den quorumarekin, bi mila eta hamaseiko uztailaren 4an hasiera batez onetsita, eta jendaurreko epea inolako erreklamaziorik gabe iragan eta gero, behin betiko onetsita gelditu dira 2015eko superabitaren erabilera eta 2016ko aurrekontuaren aldaketak, ezohiko kredituen eta gastu orokorretarako diruzaintzako geldikinekin finantzatutako kreditu-gehikuntzen bidez, honako xehetasun hauekin bat:
1.–2015eko aurrekontu-likidaziotik sortutako aurrekontu-superabita honako kontzeptu hauetarako erabiltzea, 12.890.794,56 euroko zenbatekoarekin:
–5.509.578,56 euro, zorpetze garbia murrizteko, 20/91300 Finantza entitateen epe luzeko maileguak izeneko diru-sarreren partidan jasotako epe-luzerako mailegu-aurreikuspenak ez kontratatatzearen bidez.
–2.173.795 euro, 2016ko Aurrekontua kredituaz hornitzeko, Hirigintza Gerentziak Udalari 2015/12/31 arte igorri eta aurrekontuan aplikatzeke dauden urbanizazio-kuotak Udalak bere gain har ditzan.
–5.207.421 euro, finantzaketaren aldetik jasangarriak diren inbertsioetarako.
2.–20/87000 Diruzaintzako Geldikina: Gastu Orokorrak partidako diru-sarreren aurreikuspenak handitzea, 7.381.216,00 euroko zenbatekoarekin.
3.–Iruñeko Udalaren 2016ko Gastuen Aurrekontuan honako aldaketa hauek onestea (espedientean jasotzen den bezala, kreditu-gehikuntzak edo ezohiko kredituak izanen dira, hasierako krediturik dagoen edo ez kasuan kasuko partidan), 2. puntuko Gastu Orokorretarako Diruzaintzako Geldikinekin finantzatuta, eta lotura kualitatiboa ezarrita aurrekontu-erabilerari dagokionez partida berean kontzeptu bat baino gehiago sartuz gero, eta, betiere, Aurrekontua gauzatzeko 10. oinarrian ezarritako zenbatekoarekin bat, gastuaren behin betiko egozpenean erabilera berriak sortzeko kasuetarako:
–30/15121/609000 Hirigintza kudeaketa. Erabilera publikoko azpiegiturak eta ondasunak. 2.173.795,00 euro ordaintzeke dauden urbanizazio-kuotetarako.
–20/43200/609000 Turismoa. Erabilera publikoko azpiegiturak eta ondasunak:
- Trinitariosko autokarabana-aparkalekua: 250.000,00 euro
- Trinitariosko tren-parkearen proiektua: 413.600,00 euro
–20/93300/622020 Ondarea eta erosketak. Etxebizitzak, udal-etxebizitzak eraberritzeko: 300.000,00 euro
–31/15331/609000 Bide publikoa. Erabilera publikoko azpiegiturak eta ondasunak:
- Bidegorriak eta instalazio osagarriak, Pio XII.ean, Barañain-Bake plaza bidean eta Kostalapea-Trinitarios-San Lorentzo bidean:
875.000,00 euro.
–31/15331/619000 Bide publikoa. Erabilera publikoko azpiegiturak eta ondasunak berritzeko inbertsioak:
- Auzoetako jarduerak, zoladura, argiztapen, parke eta hiri-altzarien alorretan: 1.540.000,00 euro.
- Asfaltatze-lanak: 300.000,00 euro
- Zolatze-lanak eta bide publikoko jarduketa kontratua: 500.000,00 euro.
- Patologiak deuseztatzea eta egokitzapenak Tomás Caballero parkean: 160.000,00 euro.
–31/15331/640000 Bide publikoa. Azterlan eta proiektuak, San Domingoko baratzetan azpiegituren eraikuntza baino lehen egin beharreko prospekzio arkeologikorako: 200.000,00 euro
–40/17232/619000 Hiri ekologia. Erabilera publikoko azpiegiturak eta ondasunak berritzeko inbertsioak:
- Espezie exotikoak errotik desagerrarazteko eta Beloson hezegunea sortzeko proiektua: 20.000,00 euro.
- Mendillorriko urmaeleko azpiegituretan espezie exotikoak errotik desagerrarazteko, garbiketa-lanak egiteko eta instalazioak egokitzeko proiektua: 54.500,00 euro.
–Ondarearen kudeaketa, 50/32320/632040 Ikastetxe publikoak. Ikastetxeak berritzeko inbertsioak, komunetan berritze-lanak eta hainbat ikastetxetan energia-eraginkortasunaren aldeko jarduketak egiteko: 334.000,00 euro.
–Ondarearen kudeaketa, 60/13000/632010 Administrazio Orokorra. Herritarren segurtasuna eta elkarbizitza. Eraikin administratiboak berritzeko inbertsioak, herritarrendako arreta bulegoa eraberritzeko: 124.089,00 euro.
–Ondarearen kudeaketa, 70/23110/632060 Harrera eta komunitate garapena. Kultur eta gizarte instalazioak berritzeko inbertsioak, Zabalguneko auzo-unitatea eraberritzeko: 136.232,00 euro.
4.–Zedarritzea ez dela kontratatuko 20/91300 Finantza entitateen maileguak diru-sarreren partidaren aurrekontu-aurreikuspenetan sartutako mailegua, zeinak 5.509.578,56 euro jotzen baitu.
2015eko superabitaren erabilerak eta 2016ko aurrekontuaren aldaketek eragindako moldaketa hauek, zeinak ezohiko kredituen eta Gastu Orokorretarako Diruzaintzako geldikinekin finantzatutako kreditu-gehikuntzen bidez egin baitira, indarrean sartuko dira behin ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gero.
Iruñean, 2016ko abuztuaren 12an.–Alkate Udalburua, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L1609543