162. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAKAR

2016ko aurrekontua. Hasierako onespena

Otsakarko Kontzejuak, 2016ko martxoaren 20an egin herritarren batzarrean, hasiera batean onetsi zuen 2016ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira hamabortz egun baliodunean, Udaleko Idazkaritzan, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Otsakarren, 2016ko abuztuaren 8an.–Alkatea, Miguel Ángel Orrio Espelosin.

Iragarkiaren kodea: L1609431