162. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDO

1/2016 aldaketa aurrekontuan.
Behin betiko onespena

2016ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 15ean, aurrekontuan 1/2016 aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aurrekontuko 01/2016 aldaketa: kreditu berezia eta kreditu-gehikuntza.

Gastu goititua: VI. kapitulua. Inbertsio errealak. 35.000,00 euro.

–34203.60900 kontu-saila: Padel pistaren aparkalekua egokitzea: 25.000,00 euro.

–4540.60900 kontu-saila: Bideen moldaketa: 10.000,00 euro.

Finantzaketa:

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 35.000,00 euro.

Monteagudon, 2016ko abuztuaren 8an.–Alkatea, Mariano Herrero Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1609413