162. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAN ADRIAN

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez eta lan araubide finkoan, administrari-ofizial izateko lanpostu bat betetzeko. Izendapena

2016ko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, apirilaren 1ean, administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Oposizio-lehiaketako proben epaimahaiak egin proposamenari jarraikiz, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa bete beharrez, San Adriango Udaleko alkate-udalburuak, abuztuaren 16an eman 101/16 Ebazpenaren bitartez, Rubén Dante Elizalde administrari-ofizial izendatzea erabaki du, berak lortu baitu puntuaziorik handiena gainditu duten izangaien artean. Lantokia San Adriango Udaleko udal bulegoetan izanen du.

San Adrianen, 2016ko abuztuaren 16an.–Alkate udalburua, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1609599