2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MIRANDA ARGA
2/2016 aldaketa aurrekontuan.
Behin betiko onespena
2016ko 139. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 19an, Miranda Argako Udalaren 2016ko aurrekontu orokorrean 2/2016 aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
GASTUAK:
–Kreditu berezia.
6. kapitulua: 5.000,00 euro goititzea.
Kreditu berezien aldaketa, guztira: 5.000,00 euro.
DIRU-SARRERAK:
8. kapitulua: Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 5.000,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 5.000,00 euro.
Miranda Argan, 2016ko abuztuaren 8an.–Alkatea, Jesús Luis Andión Ripa.
Iragarkiaren kodea: L1609427